XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zuen asko uste farolzain onak Gabon egunaz aparteko lagunarterik zuenik!.

Eta supituki, Mamuak inolako oharrik egin gabe, erraldoien hilerria zirudien izugarrizko harri mokorrak nonahi zeudeneko eremu bakarti eta mortuan agertu ziren; ura edonondik barreiatzen zen edo barreiatuko zatekeen izozteak preso eduki izan ez balu.

Goroldioa, otea eta almitz zakar ugaria baizik ez zen hazten han.

Behe aldean, mendebaldean, eguzkia sartzerakoan, une batez basamortu hura argituz marra gorri sutu bat uzten zuen, begi zimurtua bailitzen, gero eta beherago, beherago, beherago oraindik, gau beltzaren ilunpe itsuan sakon galdu arte.

- Zer lurralde dugu hau?- galdetu zuen Scroogek.

- Lurralde erraietan lan egiten duten mehatzarien bizilekua - erantzun zuen Mamuak. Baina ezaguna naute, hara!.

Etxola baten leihotik argi xirrinta iritsi zen eta bertara jo zuten berehala.

Buztin eta harrizko horma gurutzaturik, su beroaren inguruan bilduta lagun talde alai bat topatu zuten: gizon eta emakume zahar-zahar batzu, bere seme-alabekin eta haien seme-alabekin, eta beste belaunaldi bat gehiago oraindik, denak jai egunetako jantzitan eta pozik.

Agureak, basamortu zabaleko haizearen txistu-hotsa nekez gainditzen zuen boz batez, Gabon-kanta bat abesten zien, (...).